NIK BIZI NAHI DUT NERE BIZIA BIZI DEN LEKUAN














Oraindik berriketan segitzen dute bidaiari batzuk. Asentxiak atzo esan zituen gauzak .... ba zer esango dut nik, oso eztabaidagarriak direla, batez ere atxiloketaren inguruan.
Etxean atxilotzea ez da espetxean atxilotzea bezela, baina....33 egun kalera atera gabe, ez da batere goxoa.
Dena den, goxoa edo ez goxoa, hori ez da garrantzitsuena, hori baino arrazoi asko daude adibidez, justoa den hala ez.
Sistema Sozialista batean, norbait gelditzen baldin ba da, berea ez den diruarekin, lapurreta egiten du eta noski, zigortu egin behar da.
Hori utzita esan behar dut Lezon sartzen ari garela, atzean utzi dugu Pasai Donibane. Agur Kaia eta ura, orain zelaiak eta ardiak, behiak eta idiak ikusiko ditugu, auskalo zenbat abere gehaigo ere.
Tren barruan sentitzen da halako zirrara bat...
Norbaitek esango du, ez dela posible hainbeste kilometro eginda, oraindik zirrara sentitzea, ba bai eta ez naiz lotsatzen, hemen gauden denok urduri gaude, ez noski oso oso urduri, baina aldiro egiten dizkiogu
buruari galdera berdinak, nor ote den, neska edo mutila, ze motatako Zoriona nahi duen....
Nere txokotik ikusten dut Lezoko Eliza, ez Santokristokoa, Eliza handia, Frontoiaren ondoan dagoena.
Geltokia dotorea dauka, es da oso handia, seguraski ez du behar handiagoa, Orereta ondoan dago, ia denak autoa daukate. Orain goazen arira.
Geltokian dago pertsona bat bakar bakarrik. Ez dakit kasualitatea den edo horrela den beti. Gizon handia,
ondo eta txukun jantzita, ez dago batere urduri eta ia ziur nago bera dela trenera igoko den bidaiaria.
Orain erakutsi du haritz hostoa. Ez da berandu baina piskat lehenago hobe, horrela tren barruan lehenago hasten dira lanean.
Tren barruan gutxi gorabehera betiko giroa dago, Miren ate ondoan, mutil gazteak ia ia atetik kanpora, beste bidaiariak lehiotik begira, denak mugitu dira.
Momentu honetan Treneko arduradunak ikusi dute bidaiari berria, berehala ohartu dira ez duela inongo laguntzarik behar, beraz ondo hasi da gaurko lana.
Lezoko gizon dotorea oso errez sartu da Trenean, inork lagundu gabe aurkitu du bere eserlekua. Hemendik minutu batzutara hasiko dira Treneko langileak gizon honi Zoriontsua oparitzen.
Gehienetan bezela Miren Arregik hartuko du hitza.
-- Kaixo lagun, eskerrik asko Trenera etortzeagatik, horrek esan nahi du gurekin ba duzula konfidantza. Orain nahi dugu jakin zure izena eta ze Zorion mota nahi duzun.
-- Yon da nere izena, Yon Berasategi. Ze Zorion nahi dudan, ba zaila da neretzat esatea.
Treneko arduraduna aurpegi beltza ipini du. Ez dago gustora.
-- Zergatik da zuretzat zaila hori, lotsatu egiten al zara?
-- Ez, ez, ni ez naiz lotsatzen. Gertatzen dena da Zoriona lortzea ia ia ezineskoa dela.
-- Zer esan duzu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Zertara etorri zara hona???????????
-- Zertara etorri naizen! Etorri naiz ondo pasatzera eta bitartean zerbait ikasten ba dut, ba oso ondo.
-- Zerbait ikasten baldin baduzu....hau ez da Unibertsitatea. Hemen Zoriona lortuko duzu edo ez du ezer lortuko.
-- Ni dagoeneko nahiko Zoriontsua naiz. Ez duzu pentsatuko, zu bezelako emakume txiki batek neri Zoriontsu totala egingo didala.
-- Nork esan dizu zuri ni txikia naizela. Non dituzu begiak, ipurtzuloan?
Yon erantzuteko prestatzen ari denean, Ainhoa sartu da presaka. Sikologak suhiltzaile lanak egiten trebea da.
-- Esan duzunez, nahiko Zoriontzu zara, zer falta zaizu Zorion osoa lortzeko?
-- Ezerez eta benetan ari naiz. Ez dut Zoriontsu osoa izan nahi, zeren iruditzen zait hori ere, oso aspergarria dela. Eta ni aspertuta nago hain aspertuta hiltzen.
Ainhoak harritu aurpegia jarri du. Ustegabean harrapatu du entzun duena.
-- Aspertuta bizi zarelako ari zara hiltzen?
Lezoko gizonak pentsatu nahi du, ez du hanka sartu nahi. Gainera ez du presarik erantzuteko.
-- Ez naiz hiltzen ari....nere egoera ez da hori, osasuna ba dut eta bizitzeko gogoa ere bai. Falta zait zerbait egitea batez ere astebukaeretan.

     HAMAIKAGARREN ATALAREN HASIERA
hurrengo kapitulua

    ASPERTZEN NAIZ PILA  BAT