ZORIONAK EZ DU GELDITZEKO ASMORIK














Irun atzean utzi dugu. Egun oso ederra pasa ondoren,  biziak utzi gaitu gure lekuan.
Neri geltokian uzi nau. Geltokian baina geltoki barruan, kanpoan ezingo da pauso bat ere eman, ez naiz saiatuko ere egingo.
Batzutan onartzen dut piskat exajeratua naizela, baina gaur egia esango dut, Hendaiako geltokian eta Hendaiako herrian ia milioi bat pertsona gaude.
Ikaragarria benetan, Lapurdi osoa dago momentu honetan Trenari agurtzen. Gure lagunak Egiazabal Jauna,
Miren Arregi, Ainhoa eta Idoia, Arantxa eta Maite, Txomin eta Antton eta abar eta abar denak lehiotan daude.
Ni momentu honetan Geltokian nago, barruko partean, ezin dut kexatu, nahiko lasai nago, jende asko eta leku itxietan arazoak ditut egoteko.
Baino egon, egon....Jaun -- Andreok nor dago nere aldamenean Rafael Lassallette, Alkatea, neretzat beti izango den Hendaiako Alkatea.
-- Kaixo Rafael, zer moduz zaude?
-- Kaixo Kaiku, ba nuen zu ikusteko gogoa. Ondo pasa duzue bidaia?
-- Oso ondo. Koktel bikaina lortu dugu. Zoriona aurkitzeko ausardia, Musika eta Txanpaina, zer gehiago eskatu behar zaio biziari?
-- Hala da bai. Zorionaren Trena aspaldiko egitasmoa zen eta azkenean lortu dugu. Hemendik aurrera Trenak jarraituko du beti, baina Bidasoako Udaletxe denak hartuko dugu parte.
-- Oso ondo. Beno Rafael, etxe aldera noa.
-- Agur. Ikusi arte.

Orain bilatu behar dut zirrikitu bat sartzeko, bestela ez naiz etxera inoiz iritsiko. Betiko bidetik ezin dut joan,
beraz, behera aldera abiatuko naiz, Aireportu aldera. Bide hori askoz luzeagoa da besteak baino, hala ere bera hartuko dut, Rugby zelaitik sartu eta malda gora patxadan igoko dut.
-- Kaixo Kaiku zer zabiltza ?
-- Zu Bittor Bizkor zara?
-- Bai. Ezagutu nauzu?
-- Noski ezagutu zaitudala. Tren osoak ezagutzen zaitu. Pena da zure egoera. Begira, oraintxe bururatu zait,
zergatik ez duzu hegazkin txiki bat hartzen eta berak utziko zaitu Trenaren gainean.
-- Ez. Horrela Zorionaren atzetik nabilela, bizi gustirako Zoriona ziurtatzen dut. Eta zu Zoriontsua al zara?
-- Zoriontsua naizenean bai.


HAMAIKAGARREN ATALAREN AMAIERA

BIDAIA BUKATU DA