BI TITULO BEHAR DITU












Hau panorama dagoena momentu honetan Trenean. Bidaiari gehienak ez dute ulertzen Asentxiak Abokatu tituloa eta Ekonomistarena ez izatea.
Ezin dut garbi esan, baina seguraski pentsatzen dute gezurretan dabilela.....
Jaungoikoaren alaba eta alaba txikiena izanda, titulo hoiek ez izatea, oso arraroa da hori Treneko bidaiarientzat.
Beti gertatzen den bezela eztabaida handia dator oraingoan ere eta ez naiz batere harritzen. Gaur egun mila Eurorekin ateratzen duzu edozein titulo.
Dena den, tren barruan ari da lapikoa berotzen. Eta ez beste egunetan bezela, gaur bidaiariak taldeka daude,
hiru hemen, beste hiru hor, piskat hatago beste lau.
Ez du ematen momentu honetan ezer lehertuko denik, ez du horrelako itxurarik, dena dago bere lekuan, harritzekoa da....
Jaun - Andreok harritzekoa  da Asentxia egiten ari dena, Miren Arregi Treneko arduraduna bere lekutik kendu du eta bera jarri da. Igo egin da mahai gainera eta hortik emango du auskalo ze konferentzia.
-- Beno, adi adi egon, zeren ez nago prest errepikatzeko esaten dudana. Ba dakit harrituta zaudetela ez dudalako titulorik, baina ez zarete konturatzen, duela hiru mila urte Grezian ez zutela  titulorik ematen.
Ni han egon nintzen ikasten eta han ikasi nuen dakidan dena. Gero ere piskat ikasi dut, baino ez zuek bezelako hartuburuekin. Zuek oso itxiak zarete.
Atseden piskat hartu du, seguraski pentsatu du txistu batzuk egongo direla. Egongela isil isilik dago.
-- Ekonomia ikasi nuen nahiko azkar, agian hiru edo lau hilabetetan. Hasieran kosta egin zitzaidan, ez nuen ondo ulertzen, baina oso egosgorra naiz eta buru ona daukat, edozer gauza ikasteko gai naiz.
Baino berehala  konturatu nintzen, maisu batekin lehenago eta hobeto ikasten dela.
Eta egun batean maisu handi bat etorri zen guregana, usten dut Perratzailea zela, gizon jatorra. Jakintsua eta normala. Bi hitzetan hauxe esan zigun.
-- Herri batean bizi dira mila pertsona. Herri horretan dago fabrika bat, hirurehun langile ditu, gero beste langile batzuk ere ba daude. Hauek tabernak dauzkate, hileapaindegiak, dendak. Horrez gain daude maisuak, sendagileak, herizainak, taxistak, garbitzaileak  eta abar eta abar.
Herri osoa lanean dabil eta daukaten soldatarekin primeran bizi dira.
Asentxiak atseden piskar hartu du, gauzak ondo nahi ditu egin.
-- Orain nahi dizuet galdera bat egin.
Zuen ustetan, ze ekonomi egon behar du herri horretan?
Inork ez du erantzuten. Hanka sartzeko beldurra daukate.
-- Ba oso erreza da ekonomia eta baita ere herri osoaren antolakuntza.
Adibidez fabrikan bi edo hiru langile, zuzendaritzan egon behar luteke. Langile hoiek ondo prestatuta egongo dira eta kobratuko dute , besteak baino berrehun euro gehiago, nahikoa da.
Beste langile denak, kobratu behar dute berdin. Soldata on bat.
Eta herri osoa kobratuko du berdin, gutxi gorabehera sei mila Euro.
Asentxiak eskua altxatu du. Eztarria lehortu zaio. Gustora dago eta Txanpaina ondo sartuko zaio.
-- Eta herri horretan beste herritan bezelaxe, diruak mugitu egin behar du, dirua ezin du egon etxe zuloan sartuta, irabazten den bezela gastatu egin behar da.
Herriak beti eduki behar du dirua patrikan, gastatzeko dirua beldurrik gabe, horrela lortzen da lana herri osoarentzat. Horrela lortzen da langabezia erabat desagertzea.
Ustegabean Maitek hitza hartzen du, seguraski ez da egongo ados. Iruditzen zait ez dela bakarra izango.

hurrengo kapitulua

KAPITALISMOA LURPERATU EGIN BEHAR DUGU

























.