KAPITALISMOA LURPERATU EGIN BEHAR DUGU













Maitek eskua altxatu du eta ohartu naiz, beste bidaiari batzuk, ba dutela gogoa ere.
Momentu honetan Maiteren txanda da eta berak esan beharko du, zertan ez dago ados.
-- Nongo fabrikan ikusi duzu zuk, zuzendaritzan dauden pertsonak langileak bezela irabaztea?
-- Fabrika askotan. Adibidez Arrasaten, Bergaran, Onatin eta herri gehiagotan. Euskal Herrian oso sartuta dago kooperatibismoa.
-- Egon zaitez isilik mesedez. Gutxienez kobratzen dute lau mila euro gehiago.
Asentxiak aurpegi zorrotza jarri du. Ez zaio batere gustatu entzun duena.
-- Zu bezelako langileak ematen diote kapitalismo nazkagarriari auspoa. Herria gosea pasaten ari denean, zuk biloiak eskatzen dituzu lan egiteko.
-- Nik eskatzen dudana da, merezi dudalako. Ez naiz zu bezela....mirariak egiten dakizula.....
-- ISO!!!!!!!!!!!!!!!!!! Maite hobe duzu titia ematea zure semeari. Gose dago.
Mirenek bota du berea. Egia da zerbait egin behar zuela, giroa oso gaiztoa jartzen ari zen.
Atseden piskat denontzat  ona da. Horrela ba dugu denbora piskat pentsatzeko, gauza gehiegi ari gara entzuten eta zaila da dena ondo ulertzea.
Asentxia pentsatzen dago, izango du beste gauza asko esateko.
-- Explikatu dut nola lortzen den lana herri osoarentzat. Orain explikatuko dut, ze arauak bete behar diren Sozialismo Aberatsean.
Urte bukaeran, diru piskat sobratu ezkero, Udaletxera eraman behar da. Sozialismo Aberatsean debekatuta dago dirua aurreztea.  Aurreztea zigortuta dago.
-- Ez nago batere ados!!!!
Bat batean zerbait handia gertatu da, ez dakit zer den, horregatik nahiago dut isilik egon.
Iruditzen zait Trena gelditu egin dela edo bestela oso oso poliki doa. Saiatu beharko dut gehiago, hemendik ez dut ondo ikusten.
Jaun-Andreok hauxe bai ez nuela inoiz pentsatu!!!!!!! Egiazabal Jauna, Hendaiako itsua mahai gainean dago.
Bere ondoan Asentxia, erabat harrituta. Indarra hartu behar du nonbaitetik aurrera jarraitzeko.
-- Zertan ez zaude ados Egiazabal Jauna?
-- Gauza askotan baino beno....ez dut onartzen zuk esan duzuna. Aurreztea ez da eta ezin du izan  delitoa.
-- Ba delitoa da, zeren Sozialismoan inork ez du diru gehiago behar. Langileak nahikoa irabazten du ondo  bizitzeko.
-- Baina zu nor zara hori erabakitzeko. Bakoitzak erabakitzen du zenbat behar duen bizitzeko.
-- Hori ez dut nik erabaki. Hori herriak erabakitzen du eta ez hori bakarrik. Erabaki du diruarekin gelditzen dena, atxilotu egin behar dela. Bere etxetik atera gabe 33 egun.
-- Zu faszista zara!!! Diru piskat gordetzen duena bere seme-alabentzat, atxilotu egiten duzu!!!!
--  Herriak atxilotzen du. Langile batek zergatik behar du besteak baino aberatsagoa izan. Besteak baino gehiago izateko? Herrian boterea izateko? Sozialismoak ez du onartzen gizon batzuk agintzea, gure sisteman
Abere berritxuak ez dute lekurik.
-- Nor da Abere berritxua? Zer esaten ari zara?
-- Abere berritxua gizona eta nagusi gizena da, langileriari odola zurgatzen diona eta zertarako? Aberatsa izateko. Sozialismo Aberatsean langile denak gara aberatsak eta denak gara zoriontsuak.
Garrantzia eta garrantzitsua herria da, langilea da!!!!!!
 Laister, hemendik hilabete batzutara, guk amesten dugun miraria egi bihurtuko da.
Orduan soberan egongo da Zorionaren Trena.

Hau da hau entzun dugun diskurtsoa!! Ni laister langabezian nago.
 Ez dakit Jaungoikoaren alaba den, baina ia ziur nago, iloba ba dela.
Ze erreztasun dauka gauzak explikatzeko. Nik hasieran izan ditut arazo batzuk jarraitzeko, gero ordea ondo jarraitu dut.
Beti egiten dugun bezela, dozena bat botila Txanpain irekiko ditugu, momentua eta egoera merezi ditu.
Gaur serio xamar jarriko gara, serio baino es triste, MOZART JAUNA gonbidatuko dugu SOZIALISMO ABERATSEN  garaipena ospatzera.
Aspaldi esan zuen AMADEUS MOZART, "MUSIKA ZORIONAREN ABERRIA DA" bai MOZART JAUNA, arrazoi osoa duzu, batez ere gaur.


HAMARGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapitulua
NIK BIZI NAHI DUT NERE BIZIA BIZI DEN LEKUAN