JAUNGOIKOAREN ALABA LAGUNTZA BEHAR DU
















Trenean ez da oso ondo erori Asentxiaren proposamena. Alde batetik Treneko bidaiari batzuk arrazoi dute,
Jaungoikoaren alaba ez luke etorri behar Trenera laguntza eske. Ez dauka zentzurik....baino beno, ba dirudi ez direla ondo konpontzen Aita-Alabak.
Emakume honek ez ditu lagun asko Tren barruan. Nabaria da ez dutela asko maite.....zer egingo du ba?
Hemen kasu denak daukate ibilbide berdina, beraz laister dator beste eztabaida bat eta ez txikia.
Kasu honetan Olatz interesatua dago, agian ikusten du ahal duela lagundu edo......
-- Kaixo Asentxia: jakin nahiko nuke zer esan nahi duzun, gauza asko egiten dakizuela esaten duzunean?
-- Beno...nahi dut esan ez naizela ezjakina, zazpi titulu dauzkat, bederatzi hizkuntz dakizkit, horren barruan Euskera eta
-- Hori dena berdin zaigu - Arantxak hitza kendu dio modu oso txarrean - zuk ez duzu hona etorri behar, Tren hau pertsona....edo abere txiroentzat egina dago. Zu ez zara txiroa eta zure Aita gutxiago.
-- Utzi bakean nere Aita, berak bere bizimodua egiten du eta nik nerea. Ba da hamairu miloi urte ez dudala ikusten, ez dudala berarekin hitzegiten, haserretuta gaude. Nik ez dut harremanik berarekin. Eta asuntu honekin bukatzeko, esango dizuet, mirariak egiten dakidala.
Ez dakit konturatu ote den zer egin duen! Ikusi besterik ez dago nola jarri diren batzuk, hortzak erakusten!
Trenean ba daude pertsonai batzuk, ez dutenak ia ezertxo ere onartzen. Aspergarriak dira benetan!
Adibidez Benat Arruti. Beti atera behar du arrazoi osoarekin.
-- Ze motatako mirariak egiten dituzu?
-- Nik ez dut esan mirariak egiten ditudanik.
-- Zer esan duzu ba!! Arruti Jauna haserretu da berriro.
-- Esan dut mirariak egiten badakidala. Adibide bat jartzeko : zu bezelako gizaki egosgor eta ergela dena, ba dakit pertsona  bihurtzen.
Benat haserretu da benetan. Erantzun nahi dio, baino Idoiak hartu du hitza.
-- Nere iritziz garbi utzi beharko zenuke zure Aitarekin duzun harremana, hemen gehienak erabat harrituta gaude, ezin dugu sinistu noren alaba zaren. Zuk esaten duzuna egia baldin bada, guk ditugun sinismenak eta guk burmuinean dauzkagun eskemak, denak hankaz gora joango lirateke.
-- Beno entzun ondo, zeren ez du bi aldiz errepikatuko.
Asentxia benetan ari da. Behingoz nahi du bukatu.
-- Ni naiz Jaungoikoaren alaba, alaba txikiena. Ba dut ahizpa bat, baina Brasilen bizi da. Ez gara askotan ikusten, egia da, seguraski urruti xamar gaudelako.
Aitarekin ezberdina da, ez gara ikusten haserre gaudelako......matxista xamarra da eta....
Miren hasi da urduri jartzen, seguraski  konkretatzeko gehiago eskatuko dio.
-- Asentxi guk nahi dugu jakin, ze motatako mirariak dakizun egiten?
-- Ez duzue pazientzi asko, hau presa hau daukazutena!
 Pentsatzen dago zer esan. Seguraski daki ezin duela hanka sartu.
-- Momentu honetan mundua dabil balantzaka eta ni eta nere ahizpa ere, gai gara munduan dagoen krisis ikarragarri hau konpontzeko.
Ez du oso ozen hitzegiten, baina esaten duena zarata asko ateratzen du. Oraingo honetan ordea, bidaiariak pentsatzen daude, isil isilik, zerbait esateko edukiko dute.
Mirenek bere begiradak bukatu ondoren, Ainhoari eman dio hitzegiteko aukera.
-- Gai baldin bazara munduko krisis ekonomikoa konpontzeko, zergatik ez zara hasi. Adibidez, gaur zergatik ezin duzu konpondu Greziako egoera.
-- Ezin dut. Bestela aspaldi konponduko nuke Greziako egoera eta mundu osoko egoera.
-- Baina zergatik ezin duzu !!!Zergatik ez zara hasten oraintxe bertan?
-- Ezin dut!!!!!!!!!!!!!Ez dut titulorik!!!!!!!!!!!!!!!!
-- Ze titulo behar duzu?
-- Abokatu eta Ekonomista tituloa!!!! Horretarako etorri naiz Zorionaren trena. Bi titulo hoiek dira  nere
Zoriona.
Berriro lehertu da trena!!!! Bidaiariak ez dute oso gustora entzun Asentxiak esan dudana.
hurrengo kapitulua

 BI TITULO BEHAR DITU