IRUNGO JENDEAREN ONGI ETORRIA















Tren barruan dagoen giroarekin, oso zaila da gogoratzea laister, oso laister Irundik pasako garela.
Dagoeneko jendea Trena agurtzen ari da eta modu nahiko arriskutxuan. Hau dena ari naiz esaten, askotan ahaztu egiten dugulako Treneko gidaria itsua dela.
Gidaria itsua eta bi sikologak dantzan jo ta ke, Treneko arduraduna ezin duela ikusi kanpoan zer dagoen, ba azkenean Udaletxeko langileak hartu dute treneko martxa.
Erreza da ulertzen hemen gertatzen ari dena, Irungo herriak jakindu du Zorionaren Trena gaur pasako dela hemendik eta ikusi nahi dute. Normala da gogo hori izatea.
Neri piskat konplikatu egin zait lana, ez dakit nola konponduko naizen barrengo eta kanpoko gertaerak idazten. Beti bezela egingo dut, Tren barruan baldin ba dago notizia, ba hori idatziko dut eta kanpoan baldin ba dago, ba kanpokoa.
Adibidez orain idatzi behar dut, Irungo geltokia jendez beteta dagoela, ez dakit garbi zer esan, hainbeste jende ez dakit ona ote den.....mila edo bi mila pertsona polita da ikustea, bostehun mila gehiegi da.
Eskerrak nahiko organizatua dagoela eta Hendaia oraindik urruti dagoela, ba dago lekua denentzat.
Batzuk hizkin batean eta besteak ahal duten lekuan, Trena iritsiko da bere etxera, bere lanak ondo eginda gainera.
Irungo Udaletxeko Udaltzainak hasi dira bere lana egiten eta zein da beraien lana? Ba Trenari bidea ireki.
Lana eta handia, baina hala ere iruditzen zait dena ondo aterako dela.
Mundu guztia daki, Irunen sartuko dela azkeneko bidaiaria, beraz, berriro antolatu behar da dena.
Sikologak gelditu dira, Miren urduri dago, ezin du disimulatu, Maite beti bezela, kritikatzen mugitzen den guztia, Pomaderek bere etxea ikusi nahi du Trenetik eta beste denak zain ea zer nolako bidaiaria ezagutuko duten hemendik oso gutxira.
Trenak abiada polita hartu du, hori da jendea gainera ez botatzeko, langileak behar dute lan egiteko lekua,
batzutan bidaiariak handia dira eta lan gehiago egiten dute.
Gaur alde horretatik ez dute zorte asko izango, hemendik, pentsa ni non nagoen, ikusten dut gizon handi bat,
esango nuke gizena...gutxienez berrehun kilo ba ditu.
Eskerrak gazte xamarra dela, bestela idi pare bat beharko genuke Trenera sartzeko. Hori da beti tren honen
arazo handiena, oso zaila dela martxan hartzea.
Zaila da bai, biziari martxa jarraitzea. Tren barruan ondo dakigu hori, horregatik lau langile jarri ditu lanean,
gaur Mirenek ez du nahi arazo txikiena ere, hemendik ordubetera bukatuko da Tren zahar honen ibilbidea.
Gaur dena atera behar du ondo.
Esan bezela, laneko taldetxo bat sortu da eta segundo bat pasatzen denean, hasiko da azken kapitulua.
Jendea atzera bota denean, bidaiari berria hasi du bere ibilbidea, onerako espero dugu.
Trenera sartzeko hogei segundo falta dira, bi metro eta berrehun kiloko gizona errez igoko da gora. Ez zait iruditzen Zoriona hain errez lortuko duenik. Baino hori beste kontu bat da.
Tren barruan ez dago ustegaberik, Miren bere lekuan dago, bi  sikologak ere, Maite, Arantxa eta esan daiteke Tren osoa dagoela, azkeneko kapitulua behar den bezela disfrutatzeko.
Orain, oraintxe bertan sartu da Trenera Irungo morroskoa. Pertsona lasaia ematen du, tokatu zaion ibilbidea ez da hain erreza izan eta hala ere, arazorik gabe igo da Trenera.
Beti bezela, Miren Arregi izango da ongi etorria emango diona. Bi edo hiru minutu emango dio atseden modura. Bitartean Tren osoa ari da berriketan ze gizon puska den Irundar hau.
Treneko arduraduna ez dauka hainbeste pazientzirik.
-- Mesedez igo zaitez hona. jakin behar dugu zure izena eta nor zaren eta garrantzitsuena : zer motatako Zoriona nahi duzun lortu.
Ez dago urduri, baina prestatzen ari da zer esango duen eta nola esango duen.
-- Unai Arana naiz, Irundarra eta nere Zoriona  ama izatea da.
Tren osoa isil isilik dago. Irundarrak aho zabalik utzi ditu denak. Maiten txerriak ere harritu egin dira pila bat.
Beste askotan kristoren sestra antolatzen da horrelakotan eta gaur mundu guztia isildu da.
Inork ez daki zer esan esan....hala ere Mirenek zedozer esan behar du. Ez dauka lan ederra.
-- Zuk nahi duzu haur bat eduki....
-- Bai, jende asko bezela.
-- Jende asko bezela....nahi duzu bi edo hiru urteko haurra hartu?
-- Ez ,ez. Nahi dut bederatzi hilabetean sabelean eraman eta gero erditu, mundu guztia bezela.
Hemen kristorena sortu da!!!!!!!!!!!!!!!!Bidairiak harrituta daude eta ez hori bakarrik, haserre ere esango nuke nik.
-- Mesedez isildu!!!!!! Orain arte arazo denak konpondu ditugu eta hau ere konponduko dugu!!!!!!!!!!!
Miren alferrik dabil. Momentu honetan Trenean dagoen zarata, da mundu osoan dagoen zarata.
Hobeto pentsatu du eta erabaki du bera ere isiltzea. Ez da idei txarra.


hurrengo kapitulua :

ETORKIZUNA ERABAT  EMEA DA