ASPERTZEN ARI NAIZ PILA BAT















Beste Sikologak parte hartu nahi du oraingo kasu honetan. Iruditzen zait Idoiak galdera prestatuta dauzkadala. Dena den laister ageriko da, zer den arazo hau.
Idoiak hasteko lanean, bere paparei begiratzen die.
-- Aktibitate baten bila zabiltza, ez dakit zer aholkatu...zer moduz astronauta sartzen ba zara?  Ez zinake asko aspertuko.
-- Neri erotzat hartzen nauzu edo? Nik aktibitate bat hartuko nuke gustora, baino ez disparate hori. Orain bertan ez zait ezer bururatzen.....agian gero edo bihar, ikusiko dugu.
Txomin Treneko langilea, eskua altxa du. Ziur nago ba duela zerbait esateko.
-- Ez dakit Yonen arazoa konpontzeko, Tren hau  oso apraposa den. Egongo dira eta daude leku hobeagoak.
Isilik dago baino orain Miren Arregi derrigortuta dago zedozer esatea.
-- Tren honek Zoriona ematen du edo oparitzen du. Hona etortzen den jendea ez dagoelako  gaiso.
-- Zer esaten ari zara, gaiso itxura daukatela! Nik atzo ere berrehun kiloko harria jaso nuen hamar aldiz.
Eta Jaizkibelea korrika igo ondoren. Ea non dagoen gaisotasuna!!
Treneko arduraduna lasaitu egin da piskat. Konturatu da arazoa konplikatuagoa dela.
-- Ez dut esan gaiso zaudenik. Agian telebista gehiegi ikusten duzu. Momentu honetan ezin dugu ezer erabaki.
Txominek berriro eskua altxa du. Egongela hasi da berotzen.
-- Neri ez zait ondo iruditzen, aspertzen dena Zorionaren Trenera etortzea. Ba daude beste pertsona batzuk
laguntza gehiago behar dutenak, adibidez aiton amonak beti etxean daudenak.
-- Iso!!!!!!!!!!!!!!!Iso!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Mirenei beste atake bat eman dio. Eztabaida luzatzen denean piskat, gaisotu egiten da eta gaisotu aspertu gabe. Orain zerbait handia esango du.
-- Trenaren arauak idatzita daude. Beste aldetik, gizartean onartuta daude pertsona bakoitzaren zaletasunak,
aspermena eskubide bat da, ez da gehiegi abusatu behar, baino ez da eroa bezela bizi behar Zorionaren bila.
Ni zoriontsua naiz eta aspertzen naiz eta zuek Zoriontsuak zarete eta aspertzen ari zarete duela ordubete.
Beraz, denak neurririk gabe aspertu baino lehenago eta nere lekutik Hendaia ikusten ari naizelako jarri Musika, Trikitixa, Yoseba Tapia !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Giroa kolpera  aldatu egin da erabat. Trikitixak zainak ere berotu egiten ditu. Horrez gain Txanpain piskat edan ezkero, ba dena jartzen du hankaz gora.
Ez dakit nola esan....ni nagoen lekutik Hendaia ikusten da. Horrek esan nahi du, laister gaudela etxean. Ni behintzat ba dut gogoa, nere auzora joateko. Hendaia herri handia da eta denok dugu gure auzoa.
Txanpain piskat edaten zenbat gauza etortzen zaizkidan gogora.
Ez naiz bakarra pentsatzen ari dena gure Herriarekin eta gure etxearekin....Trenean ia langile denak edo gehienak Hendaiarrak dira eta Hendaiarra ez dena, bertan bizi da, horrek esan nahi du, oso pozik gaudela.
Yoseba Tapia isildu egin da eta Benito Lertxundi hasi da abesten, Zuberoko abesti bat," hori Ama Euskal Herri goxoa".
Malko batzuk ere erori dira Trenean.....egoera honek bukatu egin behar du, bestela denok negarrez bukatuko dugu.
Miren Arregi Sikologa ez da, hala ere oso ondo ezagutzen ditu pertsonen erreakzioak.
-- Ez dugu ahaztu behar, bidaiari bat dagoela gure artean eta itxaropena dauka Zoriona edo poza, edo ez aspertzea edo auskalo zer nahi duena.
-- Miren ez esan horrelako gauzarik nitaz, nik oso ondo dakit zer egin nahi dudan.
Yon, Lezoko gizonak aurkitu du zerbait, betetzen diona bere barrua.
-- Zer Yon, zer esan behar diguzu, zerbait polita agian?. Treneko arduradunak ba daki nahi duenean, sorgin paperak egin.
-- Trikitilaria nahi dut izan!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Tren osoa zutitu egin da eta egundoko txalo beroa jasotzen ari da gure Yon.
Ze zirrara sortzen dute horrelako ekitaldiak. Ze momentu ederra bizitzen ari gara!!!! Berriro dago trikitia jo ta sua jotzen, egongelaren erdian bi sikologak ari dira fandango bat dantzatzen.


hurrengo kapitulua :

IRUNGO JENDEAREN  ONGI ETORRIA