ETORKIZUNA ERABAT EMEA DA














Egoera ez da aldatzen eta noski, aldatuerazi egin behar zaio. Zarata ez da izaten betirako eta hemen ere isildu egin da piskat. Tarte hau aprobetxatu egin behar du Mirenek.
-- Orain arte Zorion mota denak gainditu egin ditugu eta hau ere bai.
-- Gezurra !!!!!!!!!Gizonak ezin du ama izan!!!!!!!!!!!!!!!
Bidaiari batzuk ez dute onartzen Mirenek esaten duena. Beno.....ez da lehendabiziko aldia.
Giroa onerako edo txarrerako berotzen hasi da. Trenean gauden denak oso ondo dakigu nola bukatuko duen panorama honek.
Nik ere ez dakit, baina Mirenek jarraitzeko asmoa du.
-- Mesedez isiltzea eskatzen dizuet. Hemendik hogei minutura gure herrian gaude, Rafael Lassallettte Alkatea, gure zain egongo da eta ez bera bakarrik Hendaia osoa egongo da geltokian. Zuen jarrera aldatzea
 nahiko nuke, goazen eztabaidatzea patxadan, goxo goxo.
Nere ondoan dagoen langilea, hitza hartuko du.
-- Miren inork ez du sinistuko Zorionaren Trenean gizon bat ama izan denik. Hori ez da posible, inon ez da gertatzen hori. Gure Trena mundu osoan ezagutzen dute, oraintxe bertan irratiak esan du, ez dela geldituko inoiz, Udaletxeak kontratu bat egin duela, urte osoan martxan jartzeko. Orain ezin dugu prestigio dena galdu.
Miren zain dago berea botatzeko, aspertu eginda itxaroten eta ba doa.
-- Zuk esan dituzun gauzak, nik ez ditut inoiz entzun, beraz goazen eztabaidatzera Unai Irundarrak proposatu  diguna. Ba al dago norbait hemen, horri buruz zerbait dakiena.
-- Ni. Nik ba dakit horri buruz zerbait baino gehiago.
Mirenek begiradarekin  Asentxiari eskertu dio eman duen pausoa.
-- Ez naiz aurkeztuko, ba dakizue nor naizen, Asentxia, Jaungoikoaren alaba. Gaian sartzeko, esan behar dut lehen, duela pare bat miloi urte, gizona izaten zela ama. Ezin dut eskutatu arazo batzuk egoten zirela,
adibidez haurrak ipurditik jaiotzen zirelako. Ez zen sistema ona, baina hori zen zegoena.
-- Asentxia mugitu zaitez piskat, laister Hendaian gaude. Lanak bukatuta joan behar dugu herrira.
Mirenek presa dauka. Azkar bukatu nahi du.
-- Gauzak ondo explikatu behar dira. Esan dudan bezela, ama izateko modua, nahiko traketsa zen, haur pila hil egiten ziren, eta ez hori bakarrik, haurrak egosgorrak jaiotzen ziren, tematiak, hitz batean esanda matxista hutsak. Orduko gizakiak konturatu ziren, askoz hobea izango zela emakumeak haurrak ekartzea, emakumea pazientzi gehiago du, goxotasuna, maitasun gehiago ematen dio haurrari.
Horregatik milaka eta milaka urteetan, emakumea izanda mundua haurrez bete duena. Baina, baina....duela lau eta bost urtetik hona, dena aldatu da, gizartea hankaz gora jarri da.
Arantxak eskua altxatu du. Ez du aurpegi goxorik ipini.
-- Posible zenuke demostratzia esaten duzuna. Bestela oso erreza da hitzegitea.
Sikologa bat sartu da  tartean, ohartu da lasaitasuna zabaldu behar dela Tren osoan.
-- Arantxa gaur, orain eta hemen, ezineskoa da edozer gauza demostratzea.
-- Hemen ezin da ezer demostratu. Dena gezurra da!!!!!!!
Trenean berriro usteldu da giroa, bidaiari denak haserre edo erotuta daude. Bat batean, Asentxia altxa da mahai gainera. A zer aurpegia daukan!!
-- Oraintxe bertan entzun dut dena gezurra dela, ba hori bai dela gezur galanta.!!!!!
Abereak, gizonak, emakumeak,  gizarteak, pertsonak, herriak, denak aldatzen dira eta zertarako? Ba oso erreza da explikatzen, beraien egoera hobetzeko. Adibidez zer gertatzen da gaur?
Gizonek ez dakitela mundua zuzentzen. Emakumea  ohartu da, lurra ari dela berotzen, basoak desagertzen, herriak txirotzen, dirua eskutatzen, gezurra gizentzen, justizia zauritzen, Zoriona usteltzen,  horregatik emakumeek esan dute  ASKI DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
HEMENDIK AURRERA GUK ZUZENDUKO DUGU MUNDUA!!!!!!!!!!!!!
Mundua salbatu behar da, mundua irauli egin behar da eta emakumeek irauliko dugu, gizona ez da Iraultzailea, gizona Abere berritxua da, pertsonen etsai handiena.
Horregatik ozenki esan behar dugu ETORKIZUNA EMEA  DA!!!!!!!!!!!!!!
Eta emea delako, hemendik aurrera, haurrak gizonek ekarriko dituzte, emakumeak lanean pasako dugu eguna, bulegotan, fabriketan eta Unibertsitatean behar gaituzte.
ZORIONAREN TRENA berriro ere aho zabalik gelditu da. Oso gutxitan isiltzen da modu honetan.
Bidaiariak Unai Aranari begira daude, Irungo morroskoa ba doa, joan behar den lekura, mahai gainera.
-- Oso lotsatia naiz, baina Asentxiak eman dit indarra, esango dudana esateko. Gaur, nere urtebetzea den egunean, mundu osoari nahi diot esan :
NI, UNAI ARANA, IRUNGO  SEMEA,HAURDUN  NAGOELA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Hau bai dela Kristorena, jendeak trenean ez daki zer egin. Unai biluzten hasi da, biluzik dago erabat.
Miren hartu du eta jaso du bere bizkarrera, biek mahai gainean daude. Miren beldurtu egin da eta Trena gelditzeko agindu du.
Trena gelditu da, baina bera bakarrik gelditu da, beste dena martxan dago, gure Kaxiano handia lo zegoen baina esnatu da, ZORIONAK ZURE URTEBETZEAN ZORIONAK TA URTE ASKOTARAKO-
Hau dena gertatzen den bitartean, Ainhoa eta Idoia, Unairen sabela ikuitzen ari dira eta buruarekin esaten dabiltza baietz, baietz UNAI HAURDUN DAGO.!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Trenean dauden Txanpain botil denak,  kanpora atera dira, ez dago botila bakar bat gordeta bere kaixan.
Esango dizut lagun, esan beharrezkoa delako, gaur Abenduaren 16an , 2012 urtean, arratsaldeko 5tan
UNAI ARANAK AITORTU DU HAURDUN GAGOELA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ez dakit Irungo jendetza  jakingo duen Tren barruan zer gertatzen den. Barruan sekulako giroa dago, giro ona gainera, primerakoa, zarata kenduta gogoratzen dit, Hendaian atera ginen eguna.
Ze polita eta ze ederra, hemen dagoen giroa,  ez dago haserrerik, aurpegi txarrik, denak ari gara disfrutatzen.
Ez dago esan beharrik Musika a tope dagoela, Kaxiano hasi da, ACDC jarraitu dio, gero trikitixa, orain Betobehen eta beti Musika.
GORA MUSIKA ETA GORA HAURDUN GELDITZEKO AUSARDIA DUTEN GIZONAK!!!!!!!!
Sikologa batek hartu du hitza, zedozer garrantzitsua izango da.
-- Mesedez isilik piskat. Momentu bat bakarrik da. Hendaiako Udaletxetik etorri zaigu mezua.
Zorionaren Trena ez da inoz geldituko, Hendaiako geltokian Trenak abiada jaitsiko du eta espero dugu ez direla arazorik egongo.

Hau bai dela ustegabea. Trena ez da Hendaian gelditzen. Beno....neretzat ez da arazo handia, moldatuko naiz martxan jaisten.



hurrengo kapitulua

ZORIONAK EZ DU GELDITZEKO ASMORIK