EZ NAIZ EMATEN DUDANA













Ederra izanda benetan Jakes Pomaderen diskurtsoa, bai horixe! Trenean momentu honetan ez dauka zer ikusirik Hendaiatik atera zen Tren eder harekin.
Agian piskat tristetu egin naiz eta hori ere ez da harritzekoa. Maite eta Arantxa eta beraien seme alabak, ba
sentimenduak ikuitzen didate. Ni ez naiz inoiz izan Txerrien aita eta ez zait iruditzen altura honetan izango naizenik, baino garbi esango dut, Txerriak emango ba luke odolkiak, behiak esnea ematen duen bezela, ez nuke izango arazo handirik Txerri bat adoptatzeko. Odolkia pila bat gustazen zait, odolki ona noski.
Txerria abere garbia da, (hau esaten dut Arantxa eta Maite entzun gabe) azaltzen da denen aurrean, den bezela, ez da batere faltsoa, ez da gezurtia.
Ez dakit ulertzen zaidan esan nahi dudana. Txerria pertsona denik.....kosta egiten zait hori onartzea. Dirudun handi bat baino pertsona gehiago dela, ez dut batere arazorik onartzeko.
Baina beno, goazen Tren barrura.
Trenak hartu du bere betiko martxa. Pasai Donibane atzean gelditzen ari da, ze polita den. Datorren udaran etorri behar dut egun batean bazkaltzera.
Miren pentsatzen dago. Emakume oso txikia izanik, ziur nago burmuin handia duela. Burua ez zaio gelditzen segundo bakar batean eta pentsatzen jarrita, eskerrak.
Adibidez momentu honetan zer egin behar du? Alde batetik, Arantxa eta Maiteren arazoa dauka, berak ez daki nola itxi arazo bezela......beraz onena dauka, hemen sartu den azken bidaiariari hitza ematea.
Eta hori bera egin du, orain dela pare bat segundo.
Bidaiari denak adi adi daude, ea zer entzungo duten. Asentxiok ez dauka presarik, ba dirudi nahi duela hitzegin hanka sartu gabe.
-- Kaixo lagunak. Lehendabizi esan behar dudana da, ez naizela Asentxio, Asentxia naiz.
A zer jaleoa jarri duen tipo honek edo tipa, zeren aklaratu beharko du zer den. Beno hori da neri iruditzen zaidana.
Garbi dagoena da, hemen mugimendua hasi dela. Mirenek banan bana begiratu ditu bidaiari denak. Idoia korrika joan da, Ainhoa dagoen lekura.
Ainhoa ausarta da eta ez da isilik egongo denbora asko.
-- Ahal duzu explikatu zure izaera hobeto?
-- Hobeto......nere kasua gaur egun oso ezaguna da. Transexual pila gaude munduan bizitzen.
Bat batean Mirenek mugitzea erabaki du.
-- Asentxia, jakin behar duzu, guretzat ebakuntzak egitea ez dela hain erreza, Trenean ahal dugu egin.....
-- Ebakuntza ez da arazoa, gainera ez naiz etorri horretara Trenera. nahi baldin ba dut, Aitari eskatuko nioke mesede hori.
-- Zure aita sendagilea da?
-- Ez, ez da sendagilea. Gainera ez gara ondo konpontzen.
Mireni ez zaio batere gustatu erantzuna. Nola ezagutzen dudan emakume hori.
-- Aizu, zure aitak ahal baldin dizu  Zoriona eman, ba hartu. Bitarte horretan guk ahal diogu beste bati Zoriontsua egin.
-- Bai, ulertzen dut zure planteamentua.......baino neretzat ez da......
Idoiak lehertu du hemengo patxada.
-- Ez da zer? Gauzak garbi esan!!
-- Garbi nahi duzu entzun, ba to garbitasuna! NI JAUNGOIKOAREN ALABA NAIZ !!!!!!!!!!!!!!!!!
Hau estanda egon dena tren zahar honetan. Ez dut inoiz horrelakorik, ez entzun eta ez ikusi.
Denak harrituta gelditu dira, oso fuertea izanda entzun duguna. Miren korrika joanda, seguraski nahi du Treneko gidariari ikusi eta entzun duena esan.....baino ez, berriro korrika dator Trenaren egongelara.
Ez da batere zaila, horrelako egoera batean trastornatzea.


HAMARGARREN ATALAREN HASIERA
hurrengo kapitulua

 TXERRIAK GIZONA JATEKO ESKUBIDEA DU